1. eta 3. mailako ikasleak Donostiako Kursaalera joan dira musika kontzertu bat entzutera.
Besteak beste, Rossiniren “Sevillako bizargina” operaren atal bat eta Guridiren”Euskal melodia” batzuk entzun ahal izan dituzte. Horietaz gain, Beethoveen, Brahms eta Straussen musika zatiak, eta Velázquezen “Zipi eta Zape” pelikularen eta Joseba Beristainen Elkanori buruzko marrazki bizidunen soinu bandak entzuteko aukera izan dute.
Goizean musikaz gozatu ondoren, Zubietara joan dira ikasleak eguna pasatzera. Egun bikaina pasa dute zalantzarik gabe!