Gaur, CIMASUBek antolatutako saiora, Modelo zinemara, joateko aukera paregabea izan dugu 5. eta 6. mailakook. Halere, argazkian jartzen duen bezala, eskolaz gain, familiak ere joan gaitezke bideoak ikustera eta solasaldi eder bat izatera asteazken horietan, hau da, otsailak 1, 8 eta 15ean arratsaldeko 7retan.
Gai nagusia ITSASOA izan da eta bideoez gozatu ondoren, berak ematen digun guztiaz (poztasuna, elikagaiak, oxigenoa eta klimaren oreka) hitz egin dugu.
Itsasoak dena ematen digu eta ez gaitu behar; guk aldiz behar dugu eta kutsatu besterik ez dugu egiten; esaldi borobila eta bortitza izan arren denak ados egon gara egia hutsa dela.
Mater itsasontzian aritzen den partaide batek aurkeztu du eta itsasoko zaindariak izateko zein baldintza bete behar diren azaldu digu: ELIKADURA OSASUNTSUA egitea, HONDAKINIK GABE bizitzen saiatzea, ura eta energia AURREZTEA etabar.
GU SAIATUKO GARA! ETA ZUEK?