LH5eko ikasle eta irakasleek hauxe bidali digute:

Aste honetan luxuzko bisita izan dugu gelan. Nikolas Zendoia bertsolari eta idazlea izan dugu gelan, berak esan duen bezala “bere zaletasunei” buruz hitz egiten. Kontatu digu 11 urte zituela gripeak jota ohean zegoela sartu zitzaiola bertsoekiko interesa, baserrian morroi lanetan zuten mutilak utzitako Txirritaren liburu zahar bati esker.

Ordutik hona ez da gelditu eta berarekin batera bertsotan aritzeko aukera  izan dugu. Plazer bat izan da. MILA ESKER!!!