A ze sorpesa gaur goizekoa! Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu eskolara haurren eskutitzak jaso eta gurekin egotera. Haur txikienak hunkituta eta oso gustura egon dira bisitari berezi hauekin. Hainbat kantu kantatu dizkiete, eta eskutitzak eta musuak eman ondoren, basoko etxerantz abiatu dira. Datorren urte arte!