Dagoeneko gurekin dago Piyush. Perretxikoak biltzera ere gurekin etorri zen eta gogotsu ibili zen gainera!

Aurtengo irakasle laguntzailea Indiatik dator. Talde elkarreragileetako saioetan ere gurekin izango da. A ze zortea!

Gaurkoan aurkezpen bat egin digu eta oso gauza interesgarriak kontatu dizkigu bere herrialdeari buruz. Pithoragarh, bere jaioterria, Himalayatik gertu dago eta leopardo basatiak ikusi dituela ere kontatu digu.

Zenbat gauza ikasiko ditugun zurekin! ONGI ETORRI, PIYUSH!