Berrogeialdian etxean zaudeten egun hauetan konpainia pixka bat egin asmoz, Orokieta irratia berriz ere martxan jartzea erabaki dugu. Martxoaren 24tik aurrera, asteartetik ostiralera, egunero emitituko dira irratsaio berriak Arraio irratian, eguerdiko 13:00etan. Horretaz gain, gure web orrian ere nahieran entzun ahal izango dituzue ongien datorkizuen momentuan.

Irratsaioa desberdina izango da, etxetik prestatuko direlako edukiak. Ikasle nagusienak euskal musikari lotutako saio bat egiteaz arduratuko dira, baina irakasleek, ikasle ohiek edo familietako hainbat boluntariok ere hainbat ekarpen egingo dituzte. Guztien artean saio bikaina egingo dugula ziur gaude.

Ez ahaztu, bada! Astearte eguerdian zuen zain izango gara 99.3 FM sintonian.