Gaur hasiko dira  Orokieta Irratiko irratsaio berriak.

Aurten ere, hiru bide izango dira irratsaioa entzuteko.
Zuzenean entzuteko aukera egongo da, Orokietako webguneko loturatik, astelehenetik ostegunera arratsaldeko 15:00etan.
Webgunean bertan, nahieran ere entzungai egongo dira irratsaioak eta, azkenik, Arraio Irratiari esker, FM 99.3an ere, entzuteko aukera egongo da asteartetik ostiralera, eguerdiko 13:00etan.

Berrikuntzekin datoz irratsaioak, izan ere, aurten, 6.mailakoez gain 5. mailakoak ere arduratuko baitira irratsaioak gidatzeaz, eta Haur Hezkuntzakoek ere astero parte hartuko dute.

Badakizue, adi egon seinaleari!