Orokietako 6. mailako 5 ikasle eta eskolako 2 irakasle Siziliako Rosolini herrian daude Erasmus+ proiektuaren barruan.
Maiatzaren 26tik 31era bertan izango dira eta ekintzaz jositako programa bat burutuko dute. “Sharing ICT tools and cultural experiences” (IKT tresnak eta kultur esperientziak partekatzen) izenburupean gure ikasleak astebetez bertako kulturan murgilduko dira eta bost ikasle gehiago izango dira Sant’Alessandro institutuan.
Ekitaldiak nazionalitate ezberdinetako ikasleen arteko integrazioa eta adiskidetasuna sustatu nahi ditu, hazkuntza pertsonal eta kulturalerako aukera baliotsua eskainiz.