Oraingoan, LH –eko 5. mailako ikasleek LH. 4. mailako ikasleei eskainitako bertso
emanaldi baten berri eman nahi dizuegu.
Ikasturetan zehar, Bertso Zale elkartearen eskutik, Iñaki Gurrutxaga bertsolariaren
gidaritzapean, astean behin, ordubeteko trebakuntza jaso ondoren, iritsi zaie gure
txikiei eguna, beraien bapatekotasuna agerian jartzeko.
Euskarazko ahozkotasuna lantzeko aukera paregabea izan da.
Gaurkoan Sormen Gelaben LH 5. mailako B eta D gelako ikasleak LH 4. mailako
ikasleei bertso saio bikaina eskaini diete.
Ariketei dagokionez , puntu erantzuna edo eta bukaera emanda bakarkako lanean
aritu dira, eta oinak nahiz gaia emanda banaka edo binaka kopla osatzen berriz.
Ikasleek datorren ikasturtean jasoko duten saioen aurrekari bat izan da
emanaldia.
Elkarrekin gozatu ederra hartu dute ikasleek.
Ekainak 3an berriz ere LH5 D eta A -koek beraien emanaldia eskainiko dute eta ez
dugu zalantzarik paregabeko izango dela hau ere.