Gaur goizean, 5. eta 6. mailako ikasleak perretxiko bila aritu dira Zarauzko inguruetan. Era guztietako onddo eta perretxikoak bildu dituzte kontu handiz. Gero, eskolara ekarri eta sailkatu egingo dituzte, bakoitzaren fitxa egin eta guztiontzako ikusgai jarriko dituzte.
Erakusketa mahai bat Lehen Hezkuntzako eraikuntzaren 3. solairuan jarriko dute eta bestea Haur Hezkuntzako pasabidean.
Hurbil zaitezte ikustera, merezi du eta!