Ostiralean erronka berri batekin topatu ziren ikasle, irakasle eta langileak Lehen Hezkuntzako eraikineko sarreran. Martxoaren 14an Pi Eguna denez, harri 🪨baten masa kalkulatu behar zen. Horretarako harria hartu eta bakoitzare estimazioa paper batean idatzi behar zen izenarekin batera🤔.

Atzo jakin zen harriaren masa: 715 gramo.

Hiru irabazle izan dira. Hirurak estimazioan oso gertu ibili dira izan ere, 15 gramoko aldea besterik ez dute izan.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.👏🏼🙌🏽