Lehen proiektuari bukaera emateko, 4. mailakoentzako pintxo osasuntsuak prestatu ditugu.
Pintxoak guk geuk sortutatukoak izan dira, taldean erabaki genuen zein pintxo prestatu. Talde bakoitzetik pintxo hauek sortu ziren.
– Frutazko brotxeta
– Pintxo begetala
– Pan tumaka
– Atuna maionesarekin.
Aurretiaz gonbidapena egin genien 4. mailako gela bakoitzari.
Gustura jan dituzte eta sobrak guk jan ditugu.
Kurtso hasieratik ona, osasuntsu jatearen garrantziaz bakoitzean eta gehiago jabetzen ari gara eta orain, lehen ez bezala, errezetei zein osagai dituzten erreparatzen diegu.
Bestalde, errezeta baten egitura landu dugu. Osagaiak, nola egiten den….
Lakari denda ere bisitatu genuen eta batez ere, lekaleen propietateak zeintzuk diren ikasi genuen. Proiektuan zehar, bertakoa eta garaian garaikoa jatea zein garrantzitsua den ikasi dugu; horretarako, azoka eta Lakari bisitatu ditugu (urrian).
Ikasi dugun guztia praktikan jartzen gabiltza egunerokoan eta horrela jarraituko dugu, nahiz eta proiektua bukatu.