Eskola proiektua lantzen ari dira eta gure ikastetxea marraztea tokatu zaie oraingoan. Eskola proiektuan lehen Orokieta nolakoa zen eta orain nolakoa den ikasten dute, baina baita zeintzuk diren irakasleak, ze lan egiten duten bakoitzak. Zuzendaritzakoei ere elkarrizketak egin dizkigute jakiteko gure lana zertan datzan.

Proiektua amaitzeko, amesten duten eskola irudikatuko dute. Nolako eskolarekin amesten dute gure txikiek? 

Proiektu honen bitartez, ikasleen sormena eta adierazpena sustatzeaz gain, eskolarekiko dituzten nahiak eta itxaropenak identifikatzen ere lagunduko die, eta hori baliagarria izan daiteke irakasleentzat eta gurasoentzat.