Begira ze argazki bidali dizkiguten 1. eta 2. mailako ikasleek:
Joan den astean, azaroak 11, San Martin eguna izan zen, eta udazkeneko egun hau ospatzeko 1. eta 2. mailako ikasleek Talaimendin dagoen San Martin ermita eta inguruak bisitatu zituzten. Bertan kantatu zuten “Azaroak hamaika, San Martin eguna…”
1. mailakoek hamaiketakoa Mollarriko kargaderoan egin zuten eta 2. mailakoek, berriz, kanpinean.
Eguraldia lagun, egun pasa ederra egin zuten, Zarauzko bazterrak ezagutu eta lagun artean gozatuz.