Astearte eta asteazken honetan, Orokieta Herri Eskolako LH4ko ikasle eta irakasleak ARRONA ANAIEN enpresan izan gara. “Animalien proiektua” bukatu ondoren “Lanbideen proiektua” martxan hasteko modurik aproposena izan da. Goizeko bisita izan da eta iristerako Iñaki bertan genuen gure zain, lantegiko harrera-atean. Lantegian egiten duten lana primeran azaldu digu, hasierako tabloietatik armairu bihurtu arteko prozesu guztia. Txundituta geratu gara tabloi sinple batzuetatik zenbat armairu mota ezberdin lor daitezkeen ikustean!!! Benetan ikusgarriak!!!!

Eskerrak eman nahi dizkiogu Iñakiri eta baita bertako langile guztiei, oso atsegin artatu gaituztelako. Opari eta guzti atera gara lantegi eder honetatik. Hurrengo arte!!!