Gaur goizean Orokietako ikasle talde bat Usurbilen izan da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso idatzien txapelketan parte hartzen.

Ikasleak koplak eta bertsoak idazten jardun dira ordu betez. Ondoren, bertso emanaldi bat egon da ikasle batzuen eskutik, eta jarraian Aitor Tatiegi eta Haritz Mujika bertsolariak bapatean jardun dira. Amaitzeko, sari banaketa egin da.

Orokietako bi ikasle sarituak izan dira: Ur Iruretagoienak bere kategorian 1. saria lortu du, eta Iune Zabalok, beste kategoria batean, 2. saria. Beste ikasleek ere lan bikaina egin dute, nahiz eta saririk ez jaso.

Zorionak biei eta ea hurrengo urtean talde handiago bat animatzen den!