SAFER INTERNET DAY

Atzo, otsailak 9, mundu osoan Internet Seguruago baten eguna aldarrikatzen zen.

Teknologia gure egunerokotasunean erabat txertatuta dugun garaiotan, oso garrantzitsua da interneten erabilera segurua egitea. Orokietan saiatzen gara modu seguruan nabigatzen baina beti daude gauza berriak ikasteko. Atzo saferinternetday.org-k antolatutako ekintzetan parte hartu zuten 6. mailako ikasleek, eta beste eskoletako hainbat ikaslerekin batera hitzaldiak entzun  eta jolas batzuk egin zituzten.

Bestalde, gure eTwinning proiektuetan beti lantzen ditugu segurtasuna sarean eta netiketa arauak eta oraingoan ere hala izan zen. Transformation in Education eta Media Literacy and Disinformation Hunters (MODA) proiektuetan parte hartzen dugun eskolek eta herrialde desberdinetako ikasleok ekintza bateratuak egiten ditugu. Eta atzoko egunean hala egin zuten.
Hemen duzue jolas bat zuen ezagutza zabaltzeko edo sakontzeko.