Aurreko astean LH3koek proiektu berriari hasiera eman genion. Gure proiektuaren izenburua Urola Kosta izanik, gaur Talaimendira irteera egin dugu eta bertako erliebea ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu. Inguratzen gaituzten mendiak ikusi ditugu eta eskolatik Talaimendirako bidean, Zarautzen ditugun erreken izenak aipatu ditugu. Lan guztiak egin ondoren, hamaiketakoa jan dugu eta jolasean ibili gara. Argazkietan ikusten den bezala, asko ikasi dugu eta primeran pasa dugu!