Joan den asteburuan joan ziren Dalamanera (Turkia) eskolako ikasle talde bat bi irakaslez lagunduta. Erasmus+ proiektuaren barruan, aste beteko egonaldia ari dira egiten Dalamanen bertan. Hango ikastetxeak antolatutako jarduera, bisita eta ekintzetan parte hartzen ari dira. Ostiralean izango dute azken eguna, larunbatean Zarautza bueltatzeko.

Esperientzia benetan interesgarri eta ahaztezina, zalantzarik gabe.

Teşekkür ederim, Türkiye!