Joan den astean HHko ikasleak erakusketa bat ikusten egon dira. Hauxe da idatzi digutena:

“Kaixo, oraingo honetan erakusketa baten bisitarekin gatoz. Sanz Enea kultur gunean aurkitzen den ‘Zirkoari buruzko txontxongiloen’ erakusketarekin hain zuzen ere. Honen aitzakian goiza primeran pasa dugu.

Eskolatik atera eta hitzordua goizeko 10:00etan genuen. Bertan genuen zain erakusketaren egilea, txontxongiloak egin dituen artista. Emanaldi izugarri politaz gozatu genuen. Handik irten eta hamaiketakoa egin, jolasean aritu eta bazkal ordurako bueltatu ginen. Ikasle batek adierazi zuen bezala kalera irten orduko: zein ondo, gaur libre gea !!!!!!

Ederki ibili ginen”.