Azken egunetan eskolako baratzean buztangorri eta birigarro kume asko ikusten ari gara. HH5eko ikasleek, kume hauei janaria errazte aldera, txori jantokiak egin dituzte geletan eta baratzeko zuhaitzetan zintzilikatu dituzte. Jantokietan alpiste pixka bat ere sartu dute. Ea ba gure baratzeko hegazti bisitarien gustukoa den.
On egin dagizuela!