Dagoeneko bueltan dira herenegun Txurrukara joan ziren HH5eko ikasleak. Irribarra ahoan eta kontu kontari bueltatu ziren eskolara.
Eguraldia lagun izan ez arren, gustora ibili ziren Orioko herria bisitatuz. Txurrukara iristean maletak eta oheak antolatu eta gauean pijama festa ederra egin zuten oheratu aurretik.
Atzo aldiz, “Txurrupiratak  altxorraren bila jolasa prestatu zien eta a ze poza haurrena, urrezko txanponak aurkitzean!
Esperientzia bikaina izan dela diote! Errepikatzeko zain geratu dira.