Apirilaren 9an eta 11ean, proiektu berriarekin hasteko, Iturrarango Lorategi
Botanikora egin genuen irteera. Ingurune paregabea zuhaitz, landare eta
lore mota desberdinak ikusi, aztertu eta ezagutzeko. Bertan, Irune eta Mila
begiraleek pista joku dibertigarria prestatu ziguten. Pista jokuarekin pila bat
ikasi genuen: zuhaitz motak desberdintzen, enborraren uztaiak
interpretatzen, landare loredunen eta loregabeen ugalketa nolako den,
loreen zatiak bereizten…. Polena dastatzeko aukera ere izan genuen.
Haritza, pagoa, izea, magnolia, garoa, gorostia…Zenbat edertasun!
Zein garrantzitsuak diren landareek gure bizitzan!!!! Zain ditzagun beraz!!!