Hiruhileko gorabeheratsu hau alaitasun pixka batekin amaitu nahi dugu. Eta horretarako, zer hobe Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasotzea baino.

Haur Hezkuntzara etorri dira haurren kantuak entzun eta haiei eskutitza emateko. Eta nola ez, ohitura dugun bezala, txistor ogitartekoa jateko aukera ere izan dute. Zeinen gustura ibili diren!

Lehen Hezkuntzan ere ederki ibili gara kantuan. Talde burbuilak manteduz eta aire zabalean, kantuan ibili dira ikasle guztiak Haur Eskolan, EPAn eta beste hainbat tokitan. Musikari taldetxo batez lagunduta ibili dira kantari. Eta txikiek bezala, goizean zehar txistorra dastatzeko aukera izan dute.

Ikusten duzuen bezala primerako goiza pasa dugu. Orain oporrak datoz, eta ea nahi bezala ospatzeko aukera dugun guztiok.

Besarkada handi bat eta osasuna guztiontzat!