Gaur goizean 5. mailako ikasleak hondartza garbitzen izan dira. Agenda 21 proiektuari loturik, eta Surfrider fundation-ekin elkarlanean, hondartzako zaborra biltzen ibili dira, eta ondoren, bildutako zabor guztia sailkatu dute.

Lan handia eta eskertzekoa egin dutena, baina zer pentsatua ere eman diena. Gogoeta egin beharra dago gehiegizko kontsumoaz eta naturarekiko dugun utzikeriaz, gure ingurua zabortegi handi bat bihur ez dadin. Gurea da ardura.