Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Euskal Herri osoan. Horregatik, gaurkoa egun berezia izan da eskolan. Goizean zehar, ikasleei euskarazko hitzik politenak iruditzen zaizkienak idatzi eta itsatsi egin ditugu Gora Euskara hitz erraldoien barruan. Ondoren,  Haur Hezkuntzara joan gara denok batera eta han Lau Teilatu eta Behin betiko abestu ditugu. Eta goiza bukatzeko, disko festa egin dugu.

Arratsaldean, gure irrati berria estreinatu dugu, eta amaitzeko, gela bakoitzak bere modura jarraitu du ospatzen gaurko eguna. Egun bikaina, zalantzarik gabe.

Eta kantuak dioen bezala… zaindu dezagun maite dugun hori!