Haur Hezkuntzan gela berri bat jarri dugu martxan: zentzumenen gela edo gela multisentsoriala.
Txoko desberdinak eta askotariko materialak dituen gela berritzaile bat da, eta gela honetan, zentzumenak erabiliz ikasten denez, esplorazioaren eta sormenaren bidez haurraren garapen orokorrean eragiten da. Helburua haurrek gozatzea eta aurkikuntzaren bitartez haien ikasketa bultzatzea da.
Talde txikitan hasiko dira hemendik aurrera gela hau erabiltzen. Dagoeneko batzuk probatu dute, eta esan digutenez izugarri gustatu omen zaie.