LH4ko ikasleak, ikerketa garrantzitsu batean parte hartuko dugu. Txus albaitari eta zientzialariak laguntza eskatu digu beraien ikerketa aurrera eramateko. “Zaintzeko prest?” lehenengo proiektuarekin gabiltzanez buru-belarri, animalei buruzkoa, primeran datorkigu eskatutako eginkizuna.

Danio Rerio izeneko arraintxo batzuen arrautzak bidali zizkigun Txusek, urriaren 6an. Arraintxo hauek “zebra arraina” izenez ere ezagutzen dira, zebrek bezala marratxoak dituztelako beraien gorputzean🐠🐠.

Eta zergatik Danio arrainen arrautzak? Arrautza hauek, oso bereziak direlako, gardenak baitira! Arrautza barruan nola garatzen diren ikusteko aukera ematen dutenez, ikerketetarako oso baliagarriak omen dira🔬. Guk ere Danioskopioarekin ikus dezakegu enbrioiak nola hazten diren.

Eskatutako ikerketaren helburua, arrautzatxo hauek tenperatura desberdinetan nola garatzen diren aztertzea da🌡️. Horretarako, gela bakoitzak iritsitako arrautzak bi petri plaketan banatu ditugu. Petri plaka bakoitza tenperatura desberdinean ipini dugu, beti ere 22º-30º artean. Zein arrautza eklosionatuko dira lehenago? Ur epelekoak edo beroagokoak? Guk gure hipotesiak bota ditugu. Eta zuen ustez?

Zientzialariak bezala egunero datuak hartu eta gure laborategiko koadernoan apuntatzen ari gara, bukaeran poster zientifiko batean azaltzeko🗒️.