Zeini ez zaizkio buruhandiak eta erraldoiak gustatzen? Guztioi, ezta? Eta txiki txikitatik gainera.

Haur Hezkuntzako 4 urtekoak ZARAUZKO ERRALDOIAK proiektuarekin lanean dabiltza eta aste honetan HH 4 A eta Bko ikasleek, Joxeporen eskutik, Zarauzko buruhandiak eta erraldoiak bisitatzeko aukera izan dute udaletxeko zenbait eraikuntzetan.

Mila esker Joxepo esperientzia polit hau bizitzeko aukera eman izanagatik, ez dugu ahaztuko!

Zarauzko erraldoiak ikusi ondoren, gure ikasleak lanean hasi dira eta OROKIETAKO erraldoia egin dute. Zein aukeratuko zuten? Juanjo, noski. Argazkiaz aparte bideo bat ere bidali digute denok ikus ahal izateko.