Aste honetan maleta ibiltaria gure ikastetxera iritsi zaigu.
Eskolen Arteko Hazi Sarean parte hartzen dugun ikastetxeen artean egiten du bere ibilbidea gure maletak. Gurera Beasaindik etorri zaigu.
Barruan gauza interesgarri asko ekartzen ditu eta gure 3.mailako ikasleak gustura aritu dira guztia arakatzen eta aztertzen.
Proiektu honen barruan, Orokieta Kalabaza haziaren zaindaria da. Urtero 3.mailako ikasleek kalabaza hazia erein, landarea sortu eta azkenik, fruitutik haziak erauzten dituzte.🎃
Maleta Ibiltariaren bidez, guk sorturiko hazi horiek beste ikastetxeekin elkarbanatzen ditugu eta, aldi berean, eurak sorturikoak guk hartzen ditugu. Horrela, udaberrian hazi horiek ere ereiten dituzte 4.mailakoek.
Haziez gain, maleta barruan beste ikastetxeek baratzean egin dituzten proiektu interesgarriak ikusteko aukera ere badago.
Orain guri dagokigu maleta beste ikastetxe batera bidaltzea.
AGUR eta LASTER ARTE esango diogu maleta magiko honi.