Gaur goizean 3. mailako ikasleak Talaimendira joan dira goiza pasatzera. Zarauzko inguruak lantzen eta aztertzen ari dira proiektuan, eta inguruko mendi, ibai eta auzoak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. Goiz ederra pasa dute eta ikasleak oso gustura eta giro ederrean ibili dira.