Gaur, apirilak 23, liburuaren nazioarteko eguna ospatzen da munduan zehar. Beste urte batzuetan egun honen inguruan hainbat ekintza egin izan ditugu.  Horietako batean, familiei gonbidapena luzatzen zitzaizuen geletara etor zintezten seme-alabaren gelan ipuin, olerki edo istorioren bat kontatzera. Oso ekintza polita izaten da, baina aurten, osasun egoera dela eta, ezin izango da gauzatu.

Hala ere, beste ekintza interesgarri bat prestatu dugu: Klasikoen irakurraldi jarraitua. Egun osoan zehar, maila bakoitzeko haurrek liburu klasiko bat irakurriko dute irratian, eta streaming bidez entzun ahal izango da. Ipuinak hauexek izango dira: Frankenstein, Munduaren itzulia 80 egunetan, Odisea, Altxorraren uhartea, Artur errege gaztea, Notre Dame-ko konkorduna eta Gulliver Liliput-en. Hauetaz gain, irakurraldiei hasiera eta amaiera emateko, irakasle batzuek On kixote eta Romeo eta Julieta irakurriko dituzte.

Bestalde, Ongi Etorri eskolara programakoek proposamen interesgarri bat bidali digute. Bideo batean, familia batzuen laguntzarekin, hiru ipuin grabatu dizkigute bata euskaraz, txekieraz bestea eta gazteleraz hirugarrena.

Ikusten duzuenez izango da zer entzun eta zer kontatu gaurkoan. Animatu zuek ere eta ireki liburuak!