Begibistakoa da primeran dabiltzala 4.mailakoak Etxarri Larrauneko Arotz-enea baserrian. Eguraldia lagun, astelehenean hasita, inguruneko mendietan haitzuloak bisitatu dituzte, bertako kondairak ezagutuz. Baserri bateko ikuilua bertatik ezagutzeko aukera paregabea izan dute eta bide batez, Aldatz herrira ere joan dira bazkaria soinean hartuta. Bidean zehar nahiko kantu,kontu eta algarazko txutxumutxu izan dituzte. Ederra poz- giroa sumatzen zaiena, ezta? Gora natura!