Berrikuntzek ez dute etenik gure baratzean eta oraingoan, estazio metereologiko berria aurkeztu nahi dizuegu.

Lehenik eta behin eskerrak ematea dagokigu Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketakoei, beraiek egin baitigute estazio metereologiko bikain hau.

Momentuz LH6. mailako ikasleak aste honetan hasiko dira datu bilketa egiten. Astero konposta egiten duen taldeak egingo ditu neurketak eta datuak pilatu ahala matematika aplikatuz ikasturteko eguraldiaren argazkia jaso ahal izango dugu. Horretarako hainbat tresna ditugu bertan, hala nola, barometroa, termometro desberdinak eta baita plubiometroa ere.

Fenomeno atmosferikoak praktikan aztertzeko aukera ere izango dute gainontzeko mailetakoek beraien proiektuetan.

Aurtengo negua lehorra ala bustia izango ote da? Egon adi gure sare sozialei eta kontatuko dizuegu datuek zer dioten.