Gaur gure eskolako hezitzailea den Maite Garmendiaren azkeneko lan eguna izan da.
Gure eskolan 24 bat urte eta gero lan egin ondoren iritsi zaio erretiro hartzeko garaia. Arratsaldean lehen hezkuntzako patioan agur ekitaldi xume bat egin diogu ondorengo bertsoak kantatuz.
Emakume atsegina
erreza bera maitatzen
behar duen edonori
beti esku bat luzatzen
Goizetik arratseraino
Ez zaio lanik faltatzen
maitasunez jardun zera
umeak ikas dezaten
Hainbat urtetan zutabe
gure eskola loratzen
Utzi diguzun hazia
denok gaituzu alaitzen
Orokietak esker ona
gaurkoan dizu eskaintzen
osasuntsu ta ilusioz
jarrai bizitzaz gozatzen!
Disfrutatu gustukoen duzun horrekin guztiarekin.
Ikusi arte!


