Haur Hezkuntzako 5 urtekoak Zarauzko merkatu plazara joan gara garaiko barazki eta frutak ikustera. Hauen kolore, forma, pisu, neurri eta beste ezaugarri ezberdinekin asko ikasi eta disfrutatu dugu.

Bide batez, gure itsasoko arrainak zeintzuk eta nolakoak diren ere jakin dugu arrandegiko langileei esker.

Eta nola ez, hainbeste maite ditugun buruhandi eta erraldoiei ere bisita egin diegu.

Gora Zarauzko merkatu plaza!