Dakizuen bezala, aste osoan zehar Mikel Laboari buruzko tertulia musikalarekin jardun dugu eskola osoak. Haren biografia eta kantagintza aztertu eta landu ditugu astean osoan zehar.

Honetaz gain, astelehenean Mikel Laboaren alaba Agurtzane etorri zitzaigun eskolara. Irratian elkarrizketa egitea proposatu genion, eta eskuzabaltasun osoz baiezkoa eman zigun. 3. zikloko ikasleek egin zioten elkarrizketa. Gauza interesgarri asko kontatu zizkigun bere aitari buruz, haren musikari buruz eta bere bizitzari buruz oro har.

Elkarrizketaren ondoren musika gelan ikasle txikiek Txoria txori kantatu zioten Agurtzaneri.

Benetan ohorea izan da euskal kantagintzaren maisu izan den Mikel Laboaren alaba gurean izatea. Eskerrik asko, Agurtzane, eta beste bat arte!

(Elkarrizketa entzun nahi izanez gero, azpian klika ezazu).