LH4ko ikasleak, lehenengo proiektu honetan, animalien mundua ezagutu dugun honetan arraintxo berezi batzuei eman diegu ongi etorria aste honetan: Danio Rerio izena duten arrainak. Arraintxo hauek “zebra arraina” izenez ere ezagutzen dira, zebrek bezala marratxo beltzak dituztelako gorputz guztian zehar. Baina ez dira etorri gugana politak direlako, ez horixe!
Ikerketa garrantzitsu batean parte hartu behar dugu. Zientzialari baten laguntzaile bihurtuko gara eta zientzialari honek ikerketa bat egiterik dugun galdetu digu.
Danio arrainak, arrautzatxo moduan iritsi zaizkigu eta zientzilariak esan digu, arrautzatxoak bi petri plaketan jartzeko. Ondoren, petri plaka bat 22ºC inguruko tenperaturan jartzeko eskatu digu eta beste plaka petria tenperatura beroago batean. Eta gure ikerketa zertan datza? Ba, zientzilariak esan digu aztertzeko ea lehenago zein arrautza eklosionatuko diren; tenperatura epelekoak edo beroagokoak. Guk gure hipotesiak bota ditugu, zuek?
Bitartean, Danioen enbrioiak nola hazten doazen ikusiko dugu, zeren ez dizuegu esan baina Danioen arrautzatxoak gardenak dira, eta Danioeskopioa erabiliz dena ikus dezakegu, Danioek ez dute sekreturik guretzat!
Datu asko jasotzen ari gara, zientzilarien modura, eta ondoren, datu hoiekin poster zientifiko bat osatzeko asmoa dugu.