Aurreko astean 1. mailako ikasleak Photomuseumera joan ginen bertako argazkilaritzari eta zinemagintzari buruz ikastera.
Bertan antzinako argazki makina ugari izan genituen eskura. Makina hauen bitartez, gure begiek nola funtzinatzen duten ikasi genuen. Honetaz gain, hainbat ilusio optiko ere ikusi genituen, guztia oso interesgarria egin zitzaigun!
Zinemagintzari buruz ere ikasi genuen, hala nola, garai bateko marrazki bizidunak eta pelikulak nola egiten ziren,
Amaitzeko dinosauroei buruzko 3 dimentsiotako bideotxo bat ikusi genuen eta taldeko argazki zoragarria atera genuen. A ZER ABENTURAK!