Aste honetan LH5 eta Lh6ko ikasleak kanpora joango dira hiru eta lau egun pasatzera. LH5eko ikasleak Zerain, Hondarribia, Elgoibar eta Gorozikako barnetegietara joan ziren atzo. Ostiralean bueltatuko dira. LH6koak, berriz, gaur joan dira Etxarri-Laurraunera, Arotzeneara, eta ostiral arte bertan izango dira.

Ziur gaude egun ederrak pasako dituztela eta lagun artean esperientzia aberasgarriak biziko dituztela.