Gaur, otsailak 13, Irratiaren Munduko Eguna ospatzen da. Nazio Batuek 2012. urtean izendatu zuten egun hau Irratiaren Munduko Eguna, eta datuek diote egunero 4.000 milioi herritarrek baino gehiagok entzuten duela egunero irratia.
Orokieta Irratia sortu zela ere badira urte batzuk, eta gaur egun gure irratsaioak eskolako egunerokoan txertaturik daude. Eskolako komunitatearen amets batetik abiatu zen gure irratia, eta azken bost urteotan Arraio Irratiaren babesari esker, bertan ere entzun daitezke gure irratsaioak.
Gure irratsaioekin hainbat helburu lantzen ditugu: hizkuntza saioetan lantzen diren zenbait testu mota oinarri harturik eta egoera erreal bat sortuz, ahozko adierazpena lantzea ikasleekin; eta ikasmaila ezberdinen arteko harremanak sustatzea.
Arraio irratian, 99.3 FMn, entzun gaitzakezu edo gure web orritik ere sar zaitezke irratia zuzenean zein nahieran entzuteko.