Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Orokieta Herri Eskolak bat egingo du eskualdeko ikastetxe guztiekin batera.
Gaur egun, datuak oso gordinak dira: mundu osoan hiru emakumetik batek indarkeria fisikoa eta sexuala jasaten du. Eta hori, icebergaren punta besterik ez da, horren azpian ere diskriminazioa dagoelako. Horren aurrean, guztion ardura da errealitate hau aldatzeko lan egitea.
Hori dela eta, hainbat jarduera egingo ditugu ikastetxean. Aurtengo egoera ere berezia denez covida dela eta, ikastetxetik atera gabe egin beharko ditugu, on line, gelan edo patioan…
Denok elkarrekin bat egin dezagun indarkeria matxista desagerrarazi arte.