Atzo inauguratu genuen Orokietako patio berritua.

Eskolako zuzendaritzako kideak, guraso elkarteko ordezkaria, herriko alkatea eta hezkuntza ordezkaria izan ziren ekitaldian, besteak beste.

Gure ikasleek agurra egin zieten patioan bertan, eta ondoren, txoko desberdinak eta instalazioak elkarrekin ikusteko aukera izan zuten.

Hemendik aurrera, gure patioaz gozatzeko aukera izango dute gure ikasleek baina baita herriko beste haurrek ere, irekita egongo baita guztientzat.