Gaur, azaroak 25, Orokieta Herri Eskolak bat egingo du eskualdeko ikastetxe guztiekin batera, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako nazioarteko egunean.
1999. urtean sortu zen egun hau emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta desagerrarazteko helburuarekin.
Hori dela eta, hainbat jarduera egingo ditugu ikastetxean. Aurtengo egoera berezia dela eta, ikastetxetik atera gabe egin beharko dira: irrati bidez edo on line, gelan edo patioan…
Denok elkarrekin bat egin dezagun indarkeria matxista desagerrarazi arte.