Ezaguna zaigu Felix Zubia mediku gisa egiten duen lanagatik eta eskolako guraso izanik, eskolara etorri izan zaigulako behin baino gehiagotan. Horretaz gain, ‘Osasun Etxea’ irratsaioa egiten du astero Euskadi Irratian.

Horrexegatik eman diote Rikardo Arregi sari entzutetsua atzo Andoainen egindako ekitaldian. Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzeagatik, hain zuzen.

Zorionak, Felix, eta mila esker egiten duzun lanagatik!