Gaur, azaroak 25, emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako eguna da. Zoritxarrez, emakumeen aurkako indarkeria girzatean presente dago egunerokoan, albisteek eta estatistikek adierazten duten bezala.

Orokietak, eskola bezala, indarkeria adierazpide mota hauek erabat onartezintzat jotzen ditugu eta gure gizartetik kanpo laga nahi ditugu. Horretarako, egunerokoan geletan lanketa sakona egitea eta eredu hezkidetzaile eta errespetuzkoak bultzatzea ezinbestekoa da.

Aste honetan zehar gaiaren inguruko lanketa egin da geletan. Horretaz gain, gaur LH6ko ikasleek Lege Zaharren Enparantzan elkarretaratzea egin dute herriko beste ikastetxeekin batera, eta manifestua irakurri dute. Eskolan, berriz, ikasle, irakasle, langile eta gurasoen ordezkaritza batek zinta dantza egin du frontoian, eta, ondoren, maila eta gela guztietako ikasleek indarkeria matxistaren aurkako eta bizikidetzaren aldeko aldarriak itsatsi dituzte hormirudi batean.

Ozen esan diezaiogun ezetz emakumeen aurkako indarkeriari!