Dakizuen bezala, azken astean tertulia musikalean murgildurik egon gara eskola osoa. Igor Stravinsky musikari eta konpositore errusiarraren biografia eta haren lan ezagunena, “Suzko txoria” izan dira tertuliako gai.
Eskolan landutakoaz gain, familiei erronka bidali zitzaizuen: zuek ere musikari bihurtu eta zuen grabazioa bidaltzera gonbidatu zintuztegun.
Hainbat familia eta ikaslek ederki erantzun diote errokari eta haien ekarpena bidali dute eskolara. Horien lana eskertuz eta aitortuz, diploma bana eman diegu parte hartu duten ikasle guztiei: Matteo Cabianca, Kerman Elorza, Madalen Elorza, Joseba Elorza, Aitane Martija, Leire Murua, Nora García, Lizar Iruretagoiena, Ur Iruretagoiena, Garazi Olazabal, Olatz Zubia, Unax Armendariz, Arlette Alves, Carlos Herraiz eta Itziar Ugalde.
Mila esker parte-hartzaile guztiei!