Datorren ostiralean emango zaio hasiera aurtengo Euskaraldiari. Joan den asteartean hasi ziren Musika plazan Euskaraldiko txapak ematen. Belarriprest edo Ahobizi txapak 16 urtetik aurrerako herritarrek har ditzakete, honako toki hauetan:

  • Turismo Bulegoa: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara; larunbatetan 10:00etatik 15:00etara.
  • Sanz Enea kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Udal Euskaltegia: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 16:00etara; ostiraletan, 09:00etatik 15:00etara.
  • AEK euskaltegia: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraldiko lokala (gazteleku kanpoan): astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.
  • Aritzbatalde kiroldegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:30era.

Online ere eman daiteke izena euskaraldia.eus webgunean. Gogoratu azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango dela Euskaraldia.

Orokietako komunitate osoari parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Hitzez ekiteko garaia heldu da.