Urteroko lez, aurtengoan ere, 1. mailako eta 2. mailako guztiok San Martin eguna ospatu dugu.
Ibilalditxo batekin, ermitara bisita egin eta bertan Azaroak 11ko abestia eta Txoria nintzela abestu dugu, bertan zeuden herritarrekin batera.
Hamaiketako goxo bat egin eta berriro ere eskolarako bidea hartu dugu. Gaurkoan, goiz pasa bat bakarrik izan da.
Ohitura zaharrak, oraindik ere gurean darrai eta umeek gustura eskolatik atera eta horiek jarraikiz.
Txoria nintzela
Txoria nintzela
sinistu nuen, sinistu.
Amets polit hura (bis)
gaur ere nahi nuke sinistu.
Mendi eta zuhaitz
ez nuen beste etxerik.
Txiruli txiruli
egun guztian kantari (bis)