Aniztasunaren Zaporeari amaiera ezin hobea eman genion. Proiektuan zehar egindako lan guztia plazaratu genuen urriaren 31n patioan egindako azokan.
6. mailako ikasleen familiak eta eskolako gainerako ikasleak gonbidatu genituen. Kultura, ohitura eta tradizio desberdinak ikasteaz gain, migrazioa, kulturartekotasuna eta giza eskubideei buruz aritu gara eta eskolako familia guztien jatorriak biltzen dituen mapa erraldoi bat ere aurkeztu genuen.